Zizurkil

Zizurkilgo eskola

San Millan eskola

Gure eskola, San Millan eskola, Zizurkil goiko kaskoan dago, Udaletxearen eta frontoiaren artean kokatuta. 1912. urtean eraikia izan zen eta harrez gero martxan dago, belaunaldi batzuk pasa dira jada eskola honetatik eta ezinbestean berrikuntza batzuk ere izan ditu, bai fisikoak eta baita pedagogikoak ere.

Gaur egun, berrikuntza fase berri batean gaude erabat murgilduta eta ilusio handiarekin ari gara pauso garrantzitsuak ematen. Ikasle guztiak, 2 urtetik 12 urtera bitartekoak, elkarrekin jardunean aritzeko aukera dute eta jada ikastaldeak desagertu dira. Horien ordez, tailerrak daude martxan, bost tailer dira eskolako ardatz: Artea, Liburutegia, Aroztegia, Zientzia eta Mugimendua.

Eskolako LipDuba

 

Datu praktikoak

  • Helbidea: Teodoro Hernandorena 4 20159 Zizurkil
  • Ikasle kopurua: 52
  • Jangela: bai
  • Garraioa: ez
  • Festa: bai - 1998

943 69 32 17

Kokapena

Azken albisteak

2020 Urtarrila 26
2019 Azaroa 14

Atalak

Irakasleen koordinatzailea

Gurasoen koordinakundea