Gabiria

Jangela eta garraio zerbitzuak

 

Eskolak, jangela eta garraio zerbitzuak eskaintzen ditu.

 

Jangela zerbitzua:

 

Jantokia Ostatun dugu. 12:30etan joaten dira jangelara eta bazkaldu ondoren jolasteko tartea izaten dute.

Jangelan eskolako edozein ikasle (egunero edo aldika) gera daiteke eta ikasle guztiek diru laguntzaren bat jasotzeko aukera dute. Egunen batean ikasle bat ez bada jangelara etorri behar, goizeko 11:00k baino lehenago abisatzea aholkatzen da.

Ikasleen kuota desberdina da, garraiatua den edo ez denaren arabera eta eguneroko edo aldikoa den kontuan hartuta.

Bazkaltzeko garaian zaintzaileak egoten dira eta beraiek arduratzen dira ondorengo zaintzaz.

 

Garraio zerbitzua:

 

Dagokionarentzat garraioa goizean eta arratsaldean dugu. Ikasle batzuk taxia erabiltzen dute, beste batzuk autobusa. 2 kilometro baina urrutiago bizi direnek dute garraioa erabiltzeko eskubidea.

 

Autobusean zaintzaile batekin joaten dira.

Goizean autobuseko garraiatuak 8:40 aldera iristen direnez, 9:00ak arte zaintzaile batekin egoten dira.

Etxera bueltatzeko garraioa 16:00etan izaten dute, autobusekoek eta taxikoek.

 

Azken albisteak

2020 Otsaila 20
2019 Abendua 10
2018 Abendua 05
2018 Ekaina 26

Atalak

Irakasleen koordinatzailea

Gurasoen koordinakundea