Guraso Elkartea:
EKINTZA izena du Berrobiko eskolako gurasoek osatzen dugun elkarteak.
Gure elkartearen helburu nagusia, eskolan nahiz herrian, gure seme-alabentzat ahalik eta jarduera eta zerbitzu egokienak eskaintzea da. Aldi berean, eskolarekin eta herriko beste ekintzaileekin batera elkarlanean Berrobi bizi bat lortzea da gure beste helburuetako bat, horretarako, ekintza desberdinetan gurasoen parte hartzea bultzatuz.
Elkarteko lau gurasok, txandaka, bi urteko konpromezua hartzen dute guzti honen motore eragile lana egiteko.
Hauek dira jarduera eta zerbitzu garrantzitsuenak:
- Eskolaz kanpoko ekintzak arratsaldetan ikasturtean zehar: Euskal dantzak, Ingelesa, gimnasia erritmikoa, judo, marrazketa…
- Haur Hezkuntzakoentzat igeriketa ikastaroa ekainean Tolosan.
- Haur-txoko zerbitzua goizetan eta asteazken arratsaldetan.
- Ludotekak opor-aldietan (gabpnak, aste santua eta uztailan).
- Eskola Kirolaren antolakuntza.
Bestalde, egutegian ditugun ospakizun bereziak bizirik mantentzeko antolakuntzan eta festan parte hartzen dugu: Euskararen eguna, Olentzero, Santa Ageda, Ostegun gizena, Kulturaldia, Sanagustinak…
Herri barrukoaz gain, gainerako eskola txikiekin lotura duten ekintzetan parte hartzen ere saiatzen gara, ahal dugun heinean: koordinakundearekin harremanak mantenduz, Eskola Txikien Festarekin lotura duten ekintzetan...
Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, hauxe gure helbidea: berrobi@eskolatxikiak.org