ERREKLAMAZIO ETA IRADOKIZUNAK EGITEKO PROTOKOLOA
ZUBIETA HERRI ESKOLA-n hezkuntza zerbitzuaren kalitate maila hobetzearren, ikasle, irakasle, langile zein familien partaidetza bultzatzen dugu.
Honetarako, deskargatu ahal izateko erreklamazio/iradokizun orria jartzen dugu zuen esku, ematen diren egoera zehatz eta bereziak baloratzeko, edo zure iritzi , kexa, iradokizun nahiz erreklamazioak guri helarazteko.
Hala eta guztiz ere, lehentasunezko bidea tutorearengana jotzea litzatekeela uste dugu, tutorea baita familia bakoitzaren interlokutore zuzenena. Ondoren, Zuzendaritza taldeko partaideak lirateke baina aurrez aurrekoa nahi ezean, honako bide hau ere erabil dezakezue:
Erreklamazio / iradokizun orria eskuratu (web orrian), bete eta idazkaritzan utzi edo e-mailez bidali. (012219aa@hezkuntza.net)