Lizartza

Jangela eta garraio zerbitzuak

 

Eskolak, jangela eta garraio zerbitzuak eskeintzen ditu.

 

Jangela zerbitzua:

 

Irailean, eskolako lehen egunetik, jangela zerbitzua eskaintzen da eta ekaineko azken eskola egunera arte darrai. Ikasturte osoan zehar jangela erabiliko duten ikasleek  urriaren lehenengo hamabostaldirako izena eman beharko dute.

Ausolan enpresak ekartzen digu janaria eta begiraleak ere berak kontratatzen ditu.

Irailean eta ekainean, jardun erdian aritzen garenez , HHkoek 12:30tan bazkaltzen dute eta LHkoek 13:00tan. Urritik maiatzaren bukaera arte, guztiek 12:30tan bazkaltzen dute.

Noiz behinka geratzen diren ikasleen gurasoek, bezperan 12:30ak baino lehen, telefono bidez jakinarazi behar diote jangelako arduradunari .

Hilaren bukaeran gurasoei  kontu korrontetik kobratuko zaie.

Jangelako zerbitzua emateko 3 begirale ditugu, batek  2:45 ordu lan egiten du,  besteak 1:45 eta hirugarrenak ordu bete.

Ordainketa guztiak helbideratuta egiten dira:

  • Garraio eskubidea duen eguneroko bazkaltiarrak: 3,30 €
  • Garraio eskubidea ez duen eguneroko bazkaltiarrak: 4,60 €
  • Noizbehinkakoak: 5,20 €

Otordu garaian giro lasaia eta errespetuzkoa lortzea.da gure helburu nagusietako bat eta

horretarako jangelako arauak jarri genituen ikasle eta begiraleen artean.

 

Garraio zerbitzua:

 

Eskolatik 2km baino gehiagora bizi diren eta Orexako ikasleak garraiatzeko autobusa dugu.

Goizeko 9:00tan eskolara ekartzen dituzte ikasleak eta 16:00tan etxera eramaten dituzte.

Jardun erdiko egunetan ikasleak bazkaldu ondoren, 14:00tan jasotzen dituzte.

 

Azken albisteak

2019 Maiatza 22
2018 Azaroa 30
2018 Apirila 30
2018 Apirila 13

Atalak

Irakasleen koordinatzailea

Gurasoen koordinakundea