Olaberria

Jangela zerbitzua:

Eskolak, zaintza, jangela eta garraio zerbitzuak eskeintzen ditu.


Jangela zerbitzua:


Irailean ematen zaio hasiera zerbitzuari eta ekainean bukaera. Ikasturte osoan zehar jangela erabiliko duten ikasleek izena eman beharko dute urriaren lehenengo hamabostaldirako. 

Zezilionean bazkaltzen dute eta begirale zerbitzua ausolanek eskaintzen digu. Jangelako ikasleei bazkaria zerbitzatzeko eta zaintzeko hiru langile daude. Bi orduko jardunarekin bakoitza 12:30-14:15ra.

Bazkaria 12:30tan zerbitzatuko da. Irailean eta ekainean, berriz, 13:00etan.

Noiz behinka geratzen diren ikasleen gurasoek telefono bidez jakinaraziko dute zerbitzua beharko dutela, erabili behar den egunaren bezperan 12:30ak baino lehen, behinik behin.

Hilabetea bukatzean gurasoei kontu korrontetik pasatzen zaie zerbitzuaren kostua. Ordainketa
guztiak helbideratuta egiten dira. 

Ikasleei hiruhilero, eskola informearekin batera, jangelako informea emango zaie. Gertaera bereziren bat izaten den kasuetan familiekin harremanetan ipintzen gara. 

  • Garraio eskubidea duen eguneroko bazkaltiarrak: 3,30 €
  • Garraio eskubidea ez duen eguneroko bazkaltiarrak: 4,60 €
  • Noizbehinkakoak: 5,20 €

Otordu garaian giro lasaia eta errespetuzkoa lortzea da gure helburu nagusietako bat.

Garraio zerbitzua:

Eskolatik 2 km baino gehiagora bizi diren ikasleen garraioa, autobusez egiten da; Lazkaotik eta Ihurretik. Zerbitzua hau Hezkuntza Ordezkaritzak bere gain hartzen du.

Goizeko 9:15ean eskolara ekartzen dituzte ikasleak eta 16:15ean etxera eramaten dituzte. 

Matrikula garaian, hurrengo ikasturterako beharrak jasotzen ditugu.

Zaintza zerbitzua

Guraso elkarteak familien beharren arabera zaintza zerbitzua antolatzen du goizetan. 

Arratsaldetan udalak antolatuta jolas txoko zerbitzua dago.

 

 

Azken albisteak

Atalak

Irakasleen koordinatzailea

Gurasoen koordinakundea