Larraul

ZIENTZIA

 

Zientzia da tailerrik ezberdinena; izan ere, oso eremu zabala da. Horregatik, eta zientzia tailer bat badagoen arren, era eta gunen ezberdinetan antolatua dago:

  • Zientzia lanak: banakako edo taldekako lanak egiteko tartea, eta beti ere, gai baten inguruan arituz (animaliak, landareak, gorputza, herria, geografia, unibertsoam osasuna...). Oro har, natura edo gizarte gaien inguruan aritzeko momentua. Ikerketa lanak dira nagusi.

 

  • Natur txokoa: eskolaren ondoan dagoen natur eremua. Ikertzeko, sentitzeko, jolasteko gunea da. Enborrak, harkaitzak, intsektu etxea, ur zirkuitoa, hondar-gunea…
  • Cooking: sukaldaritza tailerra ingelesez. Ingelesaren erabilera eta sukaldaritza bat eginik, errezetak osatu eta dastatzeko gunea. Sukaldean bada sua, labea eta fregadera.
  • Robotika: Lego WeDo materiala erabiliz, muntaketa eta programazioaren inguruko saioa, zientzia gelan aurrera eramaten dena. Ohiko legoa ere ikasleen eskura izaten da, batez ere, txikienek ere muntatzeko eta sortzeko aukera izan dezaten.
  • Irteera: hiru astez behin (gutxi gora behera) Larraul inguruan egiten den irteera da hau, gehienetan zientzia edukiekin lotura izaten dutenak. Irteera ondoren, koaderno erraldoian txertatzen da irteeran ikusi/ikasi edo landutakoa: “Larraul aztertzen, gozatzen”.
  • Matematika manipulatiboak: jolas eta egoera manipulatiboen bidez, matematika edukiak ulertu eta sakontzeko alorra da. Atal honetan, bost azpi-atal bereiztu daitezke:
  • Zenbakiak eta eragiketak.
  • Magnitudeak kalkulatzea.
  • Geometria
  • Grafikoak, zoria eta probabilitatea
  • Logika

Harpidetu nahi dut

Azken albisteak

2018 Urtarrila 10
2017 Abendua 01
2017 Azaroa 14

Atalak