
1988 urtean “Eskola txikiak bizirik” lelopean ospatu zen lehenengo festa Bidegoianen.
Urtero, ekaineko bigarren igandean, Gipuzkoako herri txiki edo auzo batean elkartu eta festa giraon murgilduta, herriak eta eskolak elkarren beharra dutela gogoratzen dugu. Umerik gabeko herriak ez baitu etorkizunik, eskolarik gabeko herriak ez baitu bizirik: “Eskola Txikiak bizirik herri txikiak bizirik”.
Eskola Txikietako haur, guraso eta irakasleen festa izaten da ekainekoa; elkar ezagutu eta elkarrekin gozatzekoa, txikitasunaren handitasuna aldarrikatzekoa, gure aniztasuna ospatzekoa.
Azken urteetan Festa antolaketa erraztu ahal izateko hainbat dokumentu osatu dira. garrantzitsua da eskura izatea:
Eskola Txikien Festa urtez urte
- 1988 Bidegoian
- 1989 Berastegi
- 1990 Gaztelu
- 1991 Gabiria
- 1992 Aia
- 1993 Berastegi
- 1994 Ikaztegieta
- 1995 Errezil
- 1996 Lizartza
- 1997 Aduna
- 1998 Zizurkil
- 1999 Alkiza
- 2000 Albiztur
- 2001 Angiozar
- 2002 Ereñotzu
- 2003 Asteasu
- 2004 Aizarnazabal
- 2005 Elgeta
- 2006 Igeldo
- 2007 Zubieta
- 2008 Zerain
- 2009 Berrobi
- 2010 Altzo
- 2011 Abaltzisketa
- 2012 Larraul
- 2013 Olaberria
- 2014 Bidania Goiatz
- 2015 Gabiria
- 2016 Ikaztegieta
- 2017 Arroa
- 2018 Oikia
- 2019 Aginaga






























