
1993 urtean sortu zen Gipuzkoako Eskola Txikietako Guraso Elkarteen Koordinakundea, honako helburu hauekin:
- Eskola publiko euskalduna herrietan mantentzea.
- Herriaren nortasunean eta kulturan oinarritutako heziketa bultzatzea.
- Herri txikietako eskolen beharrak azaldu eta eskakizunak bideratzea.
- Herri txikien arteko harremanak sendotzea.
Hamaika kidek osatuta ekin zion bideari Koordinakundea, eta urtez urte beste hainbat herri eta auzotako guraso elkarteak batzen joan dira, gaur egungo 26ak osatu arte.
Eskola orduz kanpoko jarduerak antolatuz, guraso-eskolak bideratuz, Udalarekin zein herriko beste hainbat eragilerekin harremana sendotuz edota hezkuntza-proiektuan parte hartuz, gurasoen partaidetza ezinbestekoa da eskolako proiektuak aurrera egin dezan, eta bide batez, baita herrian dinamika interesgarriak bideratzeko garaian ere.
Koordinazioa
Izaera propioa dugu Gipuzkoako Eskola Txikietan eta azken ikasturteetan hartutako lan ildo nagusiekin sortu zaizkigun erronkei erantzuten jarraitu.