
Gipuzkoako Eskola Txikietako Guraso Elkarteen Koordinakundeak gurasoei zuzendutako jardunaldiak antolatzen ditu urtero.
Gurasoen formakuntzaren aldeko apustua eginez, 2010 urteaz geroztik antolatzen dira jardunaldiok, hezkuntzarekin lotutako gaiak jorratuz.
Formakuntza pertsonalerako eskaintzen duten aukeraz gain, herri eta auzo ezberdinetako gurasoek elkar ezagutzeko topagune ere badira jardunaldiak.