Topaketak

Eskola Txikietako Topaketak egiten ditugu Eskolen Txikietan gabiltzanok elkar ezagutzeko; elkarrekin egoteko eta esperientziak trukatzeko; iritziak, zalantzak … konpatitzeko; azken finean konpartitzen dugun proiektuari indarra emateko.

Normalean, bi urtetik behin antolatzen da Eskola Txikien Topaketa, eta ekaineko azken astean izan ohi da. Eskola Txikietan bertan bizitzen ditugun esperientziak edota beste leku batzuetan bizitzen dituzten esperientziak izaten ditugu hizketarako gai.

Arabako eta BIzkaiko Eskola Txikiekin hartu emanean antolatzen ditugu Topaketak, eta honi esker, besteak beste, probintzia ezberdinetako egoerak gertutik ezagutzea lortzen dugu.

Topaketak Eskola Txikietan dabiltzanentzat antolatzen dira: izan irakasle, izan guraso, izan herritar.