Zerain

Jangela eta garraio zerbitzuak

 

Eskolak, jangela eta garraio zerbitzuak eskeintzen ditu.

 

Jangela zerbitzua:

 

Irailean ematen  zaio hasiera zerbitzuari eta ekainean bukaera. Ikasturte osoan zehar jangela erabiliko duten ikasleek izena eman beharko dute urriaren lehenengo hamabostaldirako.

Mandio tabernan bazkaltzen dute ikasleek  eta begirale zerbitzua Ausolanek kudeatzen du.

Bazkaria 12:30tan zerbitzatu da . Irailean eta ekainean, jardunaldi trinkoan 13:00etan.

Hilabetea bukatzean gurasoei  kontu korrontetik pasatzen zaie zerbitzuaren kostua.

Ordainketa guztiak helbideratuta egiten dira.

  • Helburua: Ikasleek eskolan bazkaltzeko aukera izatea.Otordu garaian giro lasaia eta errespetuzkoa lortzea da gure helburu nagusietako bat.
  • Antolatzailea: Hezkuntza Saila (Kudeaketa Zuzena).
  • Arduraduna: Miren Odriozola.
  • Erabiltzaileak : 18 ikasle.
  • Garraio eskubidea ez duen eguneroko bazkaltiarrak: 4,60 €
  • Noizbehinkakoak: 5,20 €
  • Non- noiz: Mandio tabernan, Astelehenetik Ostiralera (12:30etatik 15:00etara).
  • Begiraleak: Ausolan

 

HHko ikasleei jan dutenaren jarraipena egiten zaie, egunero etxera eramango duten oharraren bidez.Ikasle guztiei,  hiruhilero, eskola informearekin batera, jangelako informea emango zaie.

MENUA

 

 Garraio zerbitzua:

 

  • Helburua:Herriko ikasleak eskolara gerturatzea goizeko 09:00tarako.
  • Antolatzailea:Zeraingo Udala.
  • Arduraduna: Miren Odriozola

 

IKT erabilera:

 

  • Eskolan interneteko sarbidea duen ordenagailu bat dago eskola komunitatearen esku , norberaren beharretarako erabili ahal izango duena.
  • Noiz: Astelehena 9:00-11:30 eta asteartea 14:00-16:30.
  • Non: Eskolako goiko gelan.
  • Arduraduna:Miren Odriozola

 

Azken albisteak

2023 Martxoa 22
2023 Martxoa 21
2023 Martxoa 13
2023 Otsaila 28
2023 Otsaila 21

Atalak

Irakasleen koordinatzailea

Gurasoen koordinakundea