Jangela zerbitzua:
2019-2020 ikasturtean, irailaren 10ean hasi zen martxan jangela zerbitzua eta 2020ko ekainaren 17an izango da azken eguna.
AUSOLAN enpresak du janaria zerbitzatu eta garraiatzeko ardura, baita bertako langileen kudeaketaren ardura ere. Hala ere, eskolak eskaintzen duen zerbitzu bat izanik, bertako irakasle bat izango da Hezkuntza Sailak zehazten dituen funtzioak beteko dituena.
Ordutegia: 13:00-15:00
- Ez-ohikoak diren ikasleek edozein unetan erabili dezakete zerbitzu hau.
- Baldintza bakarra: geratuko diren eguna baino bi egun lehenago eskolako jangelako arduradunari abisatzea. Elikagairen bati alergia dioten umeen kasuan, 3 egun lehenago abisatu behar dute.
- Alergia duten umeen kasuan, banakako eskabide orria bete beharko dute gurasoek. Honekin batera, medikuaren txostena ekarri beharko dute eskolara. Eskolatik, janaria ematen duen enpresari helaraziko zaio.
- Hauek dira bazkaltiarren menuen prezioak (2019-2020):
- Ohiko bazkaltiarrak: 4,60€/menua
- Garraiatuak: 3,30€/menua
- Noizbehinkakoak: 5,20€/menua
Ohiko bazkaltiarra izateko, ikaslea 8 hilabetetan zehar eta astean 4 edo 5 egunetan geratu beharko da jangelan eta urriak 15 baino lehen eskolari adierazi beharko zaio. Epe honetatik aurreragoko jangelako erabiltzaile guztiak noizbehinkakoak izango dira, nahiz eta aste guztian jangela zerbitzua erabili, eta bestelako egoeretan dauden umeak ere, noizbehinkako bazkaltiarrak izango dira.
- Ordainketa helbideraketa bidez egingo da, hilabete bakoitzaren hasieran aurreko hilabeteko kuota (10 kuota).
- Urriak 15a baino lehen egiten diren hutsegiteak ez dira kobratuko, janaria eskatu aurretik abisatuz gero, beti ere.
- Gutxienez 4 egunetako hutsegite egoeratan eta bazkaria eskatu baino lehen abisatu ezkero : gaixoalditan, eskolara etortzen ez denetan… baita greba egunetan ere, MENUA %50 kobratuko zaie.
- Ohiko bekadunei ez zaie jangela kobratuko. Beka eskatzaile berriei, ebazpena jakin arte kobratuko zaie, behin ebazpena jakinda, ordaindutako kuotak bueltatuko zaizkie (beka ematen badiete) .
- Ohiko bazkaltiarrei, hiruhilekoan behin, menuen triptikoa banatuko zaie. Hala ere, jangelan bertan izango dute triptikoa ikusgai.