Urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra bitartekoa izango da 2019-2020 ikasturterako matrikulatzeko eskabideak aurkezteko epea. Haur eta Lehen Hezkuntzan zein Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan matrikulatzeko egutegi komun bat ezartzen da eta ondokoa izango da egutegi hori: 

  • Eskabideak eta egiaztagiriak aurkeztea: urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra bitartean. 
  • Eskatxaileen zerrenda argitaratzea: otsailaren 14a.
  • Behin behineko zerrendak argitartazea: martxoaren 21a.
  • Behin behineko zerrendei erreklamazioak egitea: martxoaren 28ra arte. 
  • Eskabideen atzera egitea: martxaoren 28ra arte. 
  • Behin betiko zerrendak argitaratzea: apirilaren 4a.
  • Lurralde ordezkariek esleitutako plazen zerrendak argitaratzea: apirilaren 11.
  • Behin betiko zerrendeigora jotzeko errekurtsoak jartzea: maiatzaren 6ra arte.
  • Ordezkariek esleitutako plazei uko egitea: maiatzaren 7ra arte. 
  • Estatistida datuen grabaketa: apirilaren 8tik 15era arte. 
  • Itxarote zerrendaren iraunaldia: irailaren 20ra arte. 

Gauza jakina da dagoeneko matrikulatuta dauden pertsonek ez dutela onartzeko eskaerarik egin beharko eta automatikoki bermatuko dela ikastetxe bereko etapa edo maila desberdinetan ikasten jarraitu ahal izatea. 

Beste alde batetik, Eskola Txikietako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek ez dute onartzeko eskaerarik aurkeztu behar Derrigorreko Bigarren Hezkuntzako 1go mailan sartzeko dagokion institutuan, baldin eta atxikitako institutua bakarra bada, horrek, ordea, ez du esan nahi onartzeko eskaerarik aurkeztu ezin denik ibilbide eskolarrean dagokion institutua ez den beste batean matrikula egin nahi badu. 

Informazio gehiago eskoletan bertan izango duzue, eta baita ondoko esteketan ere: 

Agindua, 2018ko abenduaren 19koa 

Hezkuntza Sailaren web orrian

 

Informazio berritua Irekian

Arroako Eskola berriaren obrak martxa onean doaz. Eskola itxura hartzen hasia da dagoeneko. 

Aurreikuspenak betetzen badira 2019-2020 ikasturteari bertan ekin ahal izango dio Arroako Eskola Komunitateak.

 

2018-2019 ikasturte honetako I.Topaketa egingo dute Gipuzkoako Eskola Txikietako Zuzendariek azaroaren 29an Lasarte Oriako Berritzegunean.

26 eskoletako Zuzendariak elkartu eta gai ezberdinen inguruko lanketan anitzak egiten dira Topaketetan.

Oraingoan  Eskola Komunitatearen parte hartzea eta inplikazio zein motibazioak indartzeko estrategia ezberdinen inguruko lanketa egingo da. 

 

Previous Next

Azaroak 17n Zerainen Zuhaitz egun zoragarri bat pasa genuen Ner Group en laguntzarekin.

Eguna borobila izan zen eta zeraindarrei eskerrik beroenak ematea besterik ez da geratzen oso gustora ibili baikinen

 

 

Previous Next

Aurtengo kurtsoari dagokion guraso eskolak aste honetan hasiko dira Sara Mena eskutik. Azkenean eskola txikitako gurasoekin 4 talde osatu ditugu eta espero dugu iaz bezain arrakastatsuak izatea.

Gurasoren batek oraindik joan nahiko balu jar dadila gurekin harremanetan eta bideratuko dugu

 

Previous Next



Aurtengo kurtsoari begira Guraso Eskolak antolatzen gabiltza Sara Menaren gidaritzapean eta hauetan apuntatzeko azken eguna urriak 26 a izango da.

Apuntatzen den gendearen arabera lehenengo saioaren lekua zehaztuko da eta ondorengo saioen toki eta ordua lehen saioan zehaztuko du taldeak.

Landuko diren gaiak hurrengoak dira:


- Autoestimua ezagutu, errespetuz hezitzeko.
- Bullying-a. Zenbait pista gurasoentzako.
- Haurren sexualitatea. Prestatuta gaude gure seme-alabekin hitz egiteko?
- Ondorioak nola ipini? Zigorrak eta ondorioak desberdinak dira, beraz,
kontuz.
- Guraso eta seme-alaben arteko gatazkak bideratzen ikastea.
- Teknologia berrien erabilera. Adin "egokiena" bilatzen dugu?

Oharra: (Agian gairen bat aldatu liteke, zerbait generoan ingurukoa... )


ANIMATUUUUU !!!

Previous Next

Ner Group eta

Gipuzkoako EskolaTxikiek elkarlanean,Eskola Txikien beharra reibindikatuz , Baso autoktonoak sortzen eta mantentzen laguntzen ari gara azken urte

hauetan . Azkena Adunan egin zen 2016ko apirilaren 22an.

 Eskola txikien Koordinakundeak, Zerainen topatu du lur sail publikoa zuhaitz landaketa egiteko eta Burdinaren Mendia – Aizpeako Meategietan

egingo da Zuhaitz Landaketa AZAROAREN 17an Zeraingo Basarte Guraso elkartearen laguntzarekin

 

 

2019-ko ekainaren 9n Aginagan ospatuko den Eskola Txikien  festaren logoa aurkeztu zuten ilusioz josirik

Orrialdea 4/7