ERABILERAREN BALDINTZA OROKORRAK ETA DATU PERTSONALAK BABESTEKO POLITIKA
Mesedez, irakurri arretaz erabilera-baldintzak web orriko toki hau erabili baino lehen. Web toki hau erabiliz gero, erabiltzaileak inplizituki baldintza hauek onartzen ditu. Horiekin bat ez bazaude edo zalantzarik baduzu, ez erregistratzea eta web orria ez erabiltzea eskatzen dizugu.
-
ZEIN GARA?
GIPUZKOAKO ESKOLA TXIKIETAKO GURASO ELKARTEEN KOORDINAKUNDEA, hemendik aurrera GETGEK, ondorengo helbidea du:
- Imaz Bertsolaria Eskola, Altzo, 20268, Gipuzkoa.
Web orri honekin edo GETGEK-rekin zerikusia duen edozein gaitarako hurrengo telefono zenbakian harremanetan jar zaitezke: 608 75 41 66. Bestela, hurrengo posta elektronikora bidera zaitezke:
- Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
www.eskolatxikiak.eus domeinua GETGEK-rena da.
-
ZER DA GETGEK-ren WEB ORRIA DELAKOA?
Orain www.eskolatxikiak.eus tokian zaude. Hori espazio elkarreragilea da eta GETGEK-k sortu du koordinazioan dauden Gipuzkoako Eskola Txikiei buruz informazio handiagoa eskaintzeko.
Web toki guztiek bezala, erabileraren eta pribatutasun-politikaren baldintzak bete behar ditugu.
-
FITXA TEKNIKOA
Web gune honetaz gozatzeko, erabiltzaileak web nabigatzailea izan beharko du. Halaber, JavaScript gaituta egon behar da. GETGEK-k beharrezkotzat jotzen dituen aldaketa teknikoak egin ahal izango ditu kalitatea, sistemaren eraginkortasuna eta errendimendua hobetzeko.
4.- WEB ORRIAREN JABETZA ETA ERABILERA MUGAK
Web orri hau GETGEK-rena da. Markak, domeinu-izenak eta jabetza intelektualaren gainerako eskubideak GETGEK-renak dira. Beraz, ezin daiteke edukirik utzi, kopia, erreproduzi, argitara, karga, transmiti, bana edo ustia. Salbuespen bakarra web orria eta helburuekin bat web orria erabiltzea da. Ildo horri jarraiki, deskarga eta kopia pribatuak egin daitezke, baina baldintza hauetan zehaztutako erabileretatik kanpo atera gabe. Aurrekoaren kontra eginez gero, egilearen edo GETGEK-ren jabetza-eskubideak bortxatuko dira. Edukiak hemen baimentzen ditugun helburuetatik kanpo erabiliz gero edo helburu horiek aldatuz gero, egilearen jabetza-eskubideak eta GETGEK-ren jabetza-eskubideak bortxatuko dira. Erabilera-baldintza hauetarako debekatuta dago eduki hauek beste edozein web orritan edo sare informatikotan erabiltzea.
5.- WEB ORRIA DOAKOA DA
Komunikazio telematikoan dagoen erabiltzailearen kontsumoa alde batera utzita, Web orri hau erabiltzeko ez da ezer ordaindu behar. Ildo horri jarraiki, Web orriaren erabilera ludikoa eta parte-hartzailea da, eta beronek informazioa zabaltzeko helburua du.
6.- IRAUPENA
Erabilera-baldintza website delakoan aldatu gabe dirauten bitartean mantenduko dira. Ildo horri jarraiki, GETGEK-k edozein unetan horiek aldatzeko edo deuseztatzeko eskubidea izango du. Aldaketa horiek web orrian bertan agertu beharko dira.
7.- BERMEAK BAZTERTZEA
GETGEK-k ahalegin handiak egin ditu web honek kalitatea izateko eta eskaintzen duen informazioan eta zerbitzuetan berariaz bermatzen du erabiltzaileen partaidetza. Hala eta guztiz ere, Internetek dituen ezaugarriengatik, GETGEK-k ez ditu bermatzen web orriko edukiak, ezta web orriaren funtzionamenduaren eskuragarritasuna eta jarraipena ere. Gauza bera aipa dezake matxurak konpontzeari buruz. Halaber, zerbitzarian edo web orrian sistemarentzat birusak edo bestelako elementu kaltegarriak izan daitezke. Dena delakoa, halako ezer ez gertatzeko, etengabe lanean dihardugu. Nolanahi ere, GETGEK-k web orri honen edukien erabilerari dagokionez ez du erantzukizunik.
8.- ERANTZUKIZUNAK MUGATZEA
Aurreko atalean adierazitakoaren ondorioz, eta internetek dituen berezitasunengatik, GETGEK ez da izango web orriaren edukiak erabiltzearen ondorioz edo ezin erabiltzearen ondorioz sortutako edozein kalte eta galeraren arduraduna, arduragabekeria barne, baina mugatu gabe. Are gehiago, ez du erantzukizunik izango GETGEK-k edo GETGEK-k baimendutako edozein ordezkarik kalteei buruz jakinaren gainean jarriz gero. o.
9.- ESKUMENA
GETGEK-k ez du kontrolik web orrialdea erabil dezaketenekiko eta beren kokaguneekiko. Web orriko erabiltzaileak eta GETGEK-k, bere eskumenei berariaz uko eginez, Donostiako Epaitegiek eta Auzitegiek agindutakoa beteko dute web orriarekin zerikusia duten erreklamazio eta gatazka guztietan.
10- DATUAK BABESTEKO POLITIKA
www.eskolatxikiak.eus web orriaren helburu nagusia GETGEK-ren eta Eskola Txikien inguruko informazioa ematea da.
Datu pertsonalak babesteari buruz, GETGEK-k legezko betebeharrak onartzen ditu, bereziki hurrengo eremuetan:
- Datu pertsonalei buruzko fitxategia edo tratamendua
- Datuak biltzearen helburua
- Informazioaren hartzaileak
- Galderen derrigorrezko edo hautazko izaera.
- Datuak lortzearen edo ez ematearen ondorioak.
- Sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak gauzatzeko aukera.
- Tratamenduaren arduradunaren edo, hala badagokio, arduradunaren identitatea eta helbidea.
GETGEK-k erabiltzaileak informazio egokia izatea nahi du. Hala, berariaz, aske eta borondatez erabaki ahal izango du datuak eman nahi dituen. Ildo horri jarraiki, erabiltzaileari datuak fitxategi automatizatuan sartuko direla jakinaraziko zaio. Fitxategi automatizatuaren titularra eta arduraduna GETGEK izango da. Helbidea honako tokia du: maz Bertsolaria Eskola, Altzo, 20268, Gipuzkoa; Datuekin tratamendu automatizatua gauzatuko da eta helburua honakoa izango da:
- Eskola Txikien egunerokoaren berri ematea.
- Estatistikaren ikuspegitik erabiltzaileen sarrerak ezagutzea.
Aurkakoa adierazten ez bada, galdeketetan biltzen diren datuak web orriaren jardueretan parte hartzeko eta horietan sartzeko beharrezkoak eta derrigorrezkoak dira. GETGEK-k ezingo ditu erregistratu derrigorrezkoak diren datuak ematen ez dituztenak.
Erabiltzaileak galdeketak egiazko datuekin bete beharko ditu. Gainera, datu horiek zehatzak eta osoak dira. Oker betez gero (gezurrezko datuak, ez zehatzak, osatu gabeak eta eguneratu gabeak), kalte-galeren aurrean erantzun beharko du.
Indarrean dagoen legerian datu pertsonalak babesteari buruz, GETGEK-k segurtasuna ziurtatzeko konpromisoa du. Ildo horri jarraiki, galerak, erabilera okerrak, aldaketak, baimenik gabeko sarrerak eta gainerako arriskuak saihesteko neurri teknikoak eta antolakuntzazkoak hartu ditu. Era berean, ondorengoaren berri eman nahi da: segurtasun-mekanismoen artean pasahitzaren formula erabiltzen dela. Pasahitza erabiltzaileak eta GETGEK-k besterik ez dakite.
Halaber, GETGEK-k fitxategi automatizatuek duten datuei buruz isilpea gorde behar du. Hori indarrean dagoen legeriak xedatzen du.
Erabiltzaileak edo eskuordetzen duen pertsonak, baita gurasoek edo tutoreek ere edozein unetan sartzeko, berresteko, deuseztatzeko eta, hala badagokio, kontra egiteko erabakia har dezakete, Datuak Babesteari buruzko Lege Organikoak eta gainerako araudi aplikagarriak xedatutakoarekin bat. Horretarako, idatziz jakinarazi beharko dio GETGEK-ri eta arestian aipatu diren helbideak erabili ahal izango ditu. Halakoetan erabiltzailearen identitatea egiaztatu beharko da.
GETGEK da fitxategiaren arduraduna eta titularra. Hala ere, tratamenduaren kudeaketa hirugarrenak egitea eska dezake. Horretarako, erabiltzaileek berariaz adostasuna azaldu beharko dute.
Cookie-ak erabiltzeari dagokionez, GETGEK-k honakoaren berri eman nahi dio erabiltzaileari: web tokiaren pantailetan eta orrietan zehar nabigatzen duenean, cookie-ak erabiltzen direla eta erregistratu diren erabiltzaileak hautematea eta zerbitzu pertsonalizatua eskaintzea dela beren helburua. Gainera, bisitaren data eta orduari buruz informazioa ematen dute, web tokiaren barruan zirkulazio-parametroak neurtzen dituzte eta bisita-kopurua balioztatzen dute. Horri esker, GETGEK-k eraginkortasunez bidera eta doi ditzake eskaintzen dituen zerbitzuak. Cookie-ak erabiltzailearen disko gogorrean gordetzen dira, baina bertan dauden datuak ezin daitezke irakur. Halaber, ezin daitezke beste hornitzaileek eratutako cookie artxiboak irakur. Cookie-ak ez dira inbaditzaileak, ezta kaltegarriak ere. Nabigatzailean ageri den aukeraren bidez desaktiba daitezke.
Gure kezka nagusia, erabiltzaileak pertsonalki identifikatzen dituzten datuak gordetzeko orduan, segurtasuna da. Erabiltzailearen ordenagailutik gure zerbitzarietara datuak transmititzeko orduan arreta handia jartzen dugu.
Erabiltzailearen erregistro-datuak pasahitzaren bidez babesten dira. Hala, bakarrik erabiltzaileak edo GETGEK-k erabil eta ikus, deusezta, berretsi edo ezaba ditzake datuak erregistrotik. Erabiltzaileari bere pasahitza inori ez ematea gomendatzen diogu.
Azkenik, honakoa gomendatzen da: erabiltzaileak bere ordenagailua ez badu erabiltzen, www.eskolatxikiak.eus web orritik irten baino lehen saioa ixtea ala nabigatzailea ixtea. Horrekin datu pertsonalak eta korrespondentzia inork ez erabiltzea ziurtatzen da, batez ere, ordenagailua beste norbaitek erabiltzen badu edo beste batzuekin partekatzen bada edo ordenagailua toki publikoan erabiltzen bada, hala nola, liburutegian edo beste edozein eremu publikotan.
11.- BALDINTZA HAUEK ONARTZEA
Web hau erabiltzean, erabiltzaileak dokumentu hau arretaz irakurri duela onartzen dugu, baita ulertu eta aholkuak jarraitu dituela ere. Erabiltzailea datuak babesteko politikarekin edo aholkuekin ados ez badago, mesedez, ez erabili gure web orria. Beharrezkotzat jotzen dugunean, erabilera-baldintza aldatzeko eskubidea gordetzen dugu. Aldaketak eginez gero, erabiltzaileak web orri hau erabiltzen jarraitzen badu, baldintza berriak guztiz onartuko ditu.
© GETGEK Eskubide guztiak gordeak.